LEGEZKO INFORMAZIOA ETA ONARPENA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSICE) ezarritakoa betetzeko, ondoren webgune honen informazio orokorreko datuak ematen dira.

ADAM FOODS, S.L.U. baltzuak IFZ B-66372202 du, helbidea Travesera de Gràcia 342, 08025, Bartzelona, eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago 44518 liburukian, 161 folioan, B-458499 orrian (aurrerantzean “ADAM FOODS” izendatuko da)..

Honako adamfoods.com, adamfoods.es, adamfoods.cat, adamfoods.eu, adamfoods.info, adamfoods.org, adamfoods.net domeinu izen hauek ADAM FOODS-en titulartasunekoak dira.

Arau batzuk ezarri ditugu webgunera datorren orok informazioa eta erabilgarritasuna aurkituko dituela ziurtatzeko. Noizean behin aldatuko ditugunez edo hori gerta daitekeenez, gure webgunera sartzen den beste aldiz orrialde hau bisitatzea gomendatzen diogu erabiltzaileari, unean-unean indarrean dauden arauen berri jakite aldera. Webgune honetan sartuta, erabiltzaileak une horretan Atarian argitaratuta dauden arauen menpean jokatuko duela onartzen du.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak badakiela Atariko eduki guztiak ADAM FOODS-en jabetza intelektual eta industrialekoak direla edo eduki-hornitzaile independenteen lizentzia edo lagapena dutela. Eduki horiek, adibide huts gisa, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, musika, ikonoak, teknologia, softwarea eta estekak eta gainerako eduki ikus-entzunezko edo soinudunak, bai eta horien diseinu grafikoa eta iturri kodeak (aurrerantzean “edukia”). Webgune honen erabiltzaileak ados dago eta badaki ADAM FOODS-ek eduki horretarako sarbidea ematen duela, baina jabetza intelektualaren eta industrialaren legeek (aurrerantzean “eskubideak”) babestuta dagoela, bai eta eskubide horiek balio dutela eta gaur egun dauden baliabide guztietan eta etorkizunean agertzen direnetan babestuta daudela. Erabiltzaileak onartu egiten du edukiaren erabilera arau horien menpean eta horiek araututa dagoela, bai eta aplikatzekoak diren jabetza pribatuaren legeek ere.

Ondorioz, ADAM FOODS-en webguneko eduki guztia eskubideek babesten dute eta ADAM FOODS da horien jabea edo, bestela, lizentziaduna; horregatik erabiltzaileak ezin ditu edukiak ez osorik ez zati batean aldatu, eraldatu, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, transmititu, edukien eskualdaketan edo salmentan, erreprodukzioan, lan eratorrien sorkuntzan, banaketan, agerpenean edo erakusketan parte hartu, ezta edukiok ustiatu.

Debekatuta dago esteka bat edo posta-eduki bat sortzea edozein URLetatik webgune honetara ADAM FOODS-en baimen idatzi espresik gabe.

ADAM FOODS marka erregistratu bat. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Webgune honetan aipatutako beste edozein marka, produktu izen edo konpainia, dagokion konpainiak erregistratutako jabetza intelektual edo industrialeko eskubide dira. Debekatuta dago zati batean edo osorik erreproduzitzea jabeen baimenik gabe.

Jasota geratzen da, webgune honetan edo ADAM FOODS-en profil sozialetan edukiak (hala nola “bideoak” edo “iruzkinak”) argitaratuaz gero, erabiltzailea ADAM FOODS-i ematen ari zaiola eduki horiekatik legozkiokeen jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideen gaineko lizentzia. Lizentzia hori ez-esklusiboa da eta eduki horien eskubide eta ustiamodu guztiak hartzen ditu (mugatu gabe, aipatzearren, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta transformazioa, edozein modu eta forma edo euskarri ukigarri nahiz ukiezinetan, Internet espres sartuta), mundu guztirako eta legezko bizialdi guztirako, horren truke inolako ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webgunearen arduradunarekin jar zaitez harremanetan edozein zalantza edo iradokizun badaukazu, helbide elektroniko honen bidez: info@adamfoods.es

ADAM FOODS-ek ezin du inola kontrolatu bere webgunean nor eta nondik sartzen den. ADAM FOODS horren jakitun den arren, horrek ez du esan nahi atzerriko herrialdeen jurisdikziopean jartzen duenik bere burua; webgune honegatik gatazka edo erreklamaziorik badago, Espainiako epaitegi eta auzitegiak izango dira, beraz, eskumendun bakarrak.

ADAM FOODS-ek behar diren aldaketa tekniko guztiak egin ahal izango ditu kalitatea, errendimendua, sistemaren eraginkortasuna eta sare telematikoetarako edo Interneterako konexioa hobetzeko.

ADAM FOODS-ek berarentzat gordetzen du webgunean dagoen informazioa aurrez abisatu gabe aldatzeko eskubidea.

ADAM FOODS zentro zerbitzariari edo konexio sareei egoztekoak diren akatsen erantzukizunetik bereziki libre dago, bai eta edozein birus informatikok sor litzakeen kalteen erantzukizunetik ere.

ADAM FOODS ez da webgune honetan zuzenean edo estekaz hirugarrenek ematen duten informazioaren egiazkotasunaren erantzule.

SARE SOZIALAK

ADAM FOODS Facebook edo Tuenti bezalako sare sozialetan ager daiteke ADAM FOODS-en profil sozialak sortuta. ADAM FOODS-en profil sozialen jarraitzaile egiten diren erabiltzaileen datuen tratamendua arautuko dutenak arau hauek izango dira:

• ADAM FOODS-ek sortutako profilean berariaz ematen diren pribatutasun politikak eta erabiltzeko baldintzak,
• pribatutasun politika eta erabiltzeko baldintza hauetan jasotzen diren baldintzak
• sare sozialek eurek ezarrita dauzkaten pribatutasun politikak eta erabiltzeko baldintzak. Gatazka badago, ADAM FOODS-en profil ofizialean ezarritako arauak aplikatuko dira lehentasunez, eta halakorik ez badago baldintza hauek

ADAM FOODS-ek bere profiletako edozeinen jarraitzaile egiten diren erabiltzaileen datuak profilok zuzen administratzeko, erabiltzaileen iritziak eta/edo iruzkinak jakiteko, konpainiak egiten dituen lehiaketa, sustapen eta/edo ekitaldien berri emateko eta horietan parte hartzen duten erabiltzaileei gorabeheren berri emateko helburuarekin tratatuko dira. Profilaren jarraitzaile egiterakoan, erabiltzaileak onetsi egiten du datuak tratatzea sare sozialaren ingurunean, bertan ezartzen diren pribatutasun politikekin bat etorrita, eta onetsi egiten du ADAM FOODS-ek jarraitzaileen zerrendako datuetara sarbidea izatea, lehen esandako baldintzetan.

ADAM FOODS-ek bere profiletik ezabatu ahal izango du sare sozialaren erabiltzeko baldintza orokorretan ezarritako arauen aurka eta pribatutasun politika honen eta erabiltzeko baldintza hauen aurka doan informazio oro. Erabiltzaileak datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta tratatzeari uko egiteko eskubideak edozein unetan erabili ahalko ditu Pribatutasun eta Datu-babes Politikari buruzko atalean azaldutako moduan. Nolanahi ere, erabiltzaileak sare sozialaren orrialde ofizialaren jarraitzaile izateari utzi ahalko dio sare soziala erabiltzeko baldintzetan esaten diren urratsak beteaz eta ADAM FOODS-ek prozesu horretan esku hartzeko aukerarik izan gabe. Halaber, sare sozialaren erabiltzailearen datuak erabiltzailearen ezarpenen bidez aldatu edo zuzendu beharko dira, baina ADAM FOODS-ek ezingo ditu aldatu ez zuzendu. ADAM FOODS-en profil ofizialetako sare sozialen jarraitzaileen datuen tratamenduei buruzko edozein galdera egiteko, erabiltzaileak helbide elektroniko hau erabili ahal izango du: info@adamfoods.es

DATUAK HIRUGARRENEI PASATZEA

Erabiltzailearen eskariei edo informazio eskaerei erantzuteko, eta datu bilketaren helburuak betetzeko ere bai, baliteke erabiltzaileek emandako datu pertsonalak ADAM FOODS-ek ADAM FOODS Taldeko gainerako baltzuei (CUÉTARA, S.L.U., GALLETAS ARTIACH, S.A.U., GRANJA SAN FRANCISCO, S.L.U., LA PIARA, S.A. eta TRIGORICO, S.L.U.) jakinarazi behar izatea, eta une oro ikusi ahal izango dira webgunean: www.adamfoods.es

ADAM FOODS Taldeko baltzuak elikagaiak fabrikatzen eta merkaturatzen dihardute eta Espainian kokatuta daude.

Legezko abisu hau zertzelada guztietan Espainiako Legeak arautzen du, eta Espainiako epaitegi eta auzitegiek dute hau interpretatu, aplikatu eta betetzean sortzen diren kontu guztiak ebazteko eskumena.

Urtarrila 2015